AEK Portugalete: cuatro décadas de euskera y compromiso

Unknown
Instalaciones de Xaribari AK

Miles de vecinos y decenas de profesores han pasado por este euskaltegi que ha logrado impulsar el euskera en la Villa

AEK Portugalete: cuatro décadas de euskera y compromiso

Por su euskaltegi han pasado miles de portugalujos, así como decenas de profesores. Pocos vecinos no sabrán dónde está el euskaltegi Xaribari AEK de Portugalete, como tampoco desconocerán el trabajo realizado todos estos años en favor del euskara.

1975. urtean baino lehen hasi ziren klaseak gau-eskolan (HERRIKOA ikastolan zegoen toki berean), Francoren garaian, AEK koordinakundean parte hartu zuten arte; 1984an euskaltegia osatu zen (horregatik 40 urte+), eta 1988an homologatu zuten HABEn.

Suposatu daiteke nola aldatu diren gauzak... ikasleak, irakasleak, funtzionamendua, metodologia, materiala, baliabideak... Dena aldatu da munduan, eta AEK berarekin ere aldatu da, arlo batzuetan onerako, beste batzuetan txarrerako, baina jakin dute beren jarduera egoera berrietara moldatzen.

Hasiera batean, euskaltegi bakarra herrian bazen ere, orain bi euskaltegi daude, eta biek egiten dute bere lana, nortasun, baliabide, estilo propioarekin. AEK beti saiatu da “euskara praktikoa” bultzatzen eta euskararen normalizazioa lantzen; lortu duten ala ez, portugaletetarrok esango dute.

AEK-k eskerrak eman nahi ditu portugaletetar orori. Bide luze honetan (alaitsu eta malkartsu, era berean), AEKn aritu diren eta gaur egun diharduten pertsona guztien lana eta laguntza eskertu nahi dute, esfortzua eta neurrigabeko gogoa erakutsi dutenen lana eta elkarlana.

Haien ekarpena xumea izan da, baina etengabea: Xaribari egunak, AEKostiralak, AEK Eguna Portun, KORRIKA. Eta ugariak izan dira konpartitutako ekimenak: Euskara egunak, Berbalagun, mintzodromoak, Euskaraldia...

Baina pozgarriena, asebetetzen dituena, aurrera segitzeko animoa ematen diena eta harro egoteko modukoa dena hau da: Portugaleten gero eta euskara gehiago egiten dela entzutea eta ikustea. Euskararen munduan murgilduta dauden talde, kolektibo eta erakunde guztion lanaren fruitua da, eta horretan Xaribari AEK Euskaltegiak bere ekarpen txikia egin du.

“Horregatik guztiagatik, eskerrik asko portugaletetar guztioi, lagundu eta animatu gaituzuelako une larrietan, eta gurekin disfrutatu duzuelako jai, parranda, klase eta ekintzetan. Eta urteurrena ospatzeko, Euskaraldian aritzeko, elkarrekin mintzatzeko, ondo pasatzeko eta askari ona jateko, maiatzaren 19an, astelehenean, Kidam Magoa izango dugu Merkatuan, 19:00etan”, esaten dute AEKtik.