‘Euskaraz Barra-Barra’ hazi egin da Portugaleteko saltokietan

euskaraz-barra-barra-comercio-portugalete
‘Euskaraz Barra-Barra’ eranskailua, erakusleiho batean

Hogei merkataritza-lokalak baino gehiagok euskarazko arreta bermatzen dute udalerrian proiektu honekin

‘Euskaraz Barra-Barra’ hazi egin da Portugaleteko saltokietan

‘Euskaraz Barra-Barra’ proiektuarekin bat egiten duten Portugaleteko saltokien kopurua gora doa. Euskaraz arreta ematen duten lokalak idenfikatzen dituen marka bateratua da hau,   eta establezimenduak erraz ezagutu ahal dira markaren pegatina gorriari esker.

Proiektuaren helburua da herritarrek euskaraz eroso hitz egin dezaketen guneen kopurua handitzea, arreta hizkuntza horretan bermatzea eta hizkuntza-estresa murriztea. Bestalde, eskaintzen duten zerbitzuaren ezaugarriak erakusteko aukera ematen die merkatariei.

Aingeru Fernández Portugaleteko Euskara zinegotziaren arabera, “Euskaraz barra-barra programan parte hartzea guztiontzat da ona: bezeroek aurkitzen dute non jaso arreta euskaraz eta dendek erakusten dute ematen duten arreta”. Bestetik, gaineratzen duenez, “horrela gure hizkuntza-aniztasuna gehiago errespetatuko duen udalerri baterantz urratsak egiten jarraituko dugu”.

Gaur egun, hogei saltoki baino gehiago daude Portugaleten Euskaraz barra-barra programaren barruan. Hauek dira: Bolsos Azkona, Jule liburu-denda, Itoiz, Casa Vicente taberna, Idurre de Iza farmazia, Larrun taberna, Decoración Concha Calle, Para gustos miles de colores, Kopiplan, Iasone loradenda, Los hilos de Aida, Tempora, Biosorik, Koldo Lombera estilista, Y yo con estos pelos, Hobeki Fisioterapia, Fisioportu, Bitxiak, Aranburuzabala Consulting, Elías Audición eta Arquinea Estudio. 

Programan izena emateko epea zabalik dago hala nahi duten saltokientzat. Informazio gehiago nahi izanez gero, Portugaleteko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke (94 472 92 61 edo [email protected]).