Mintzoka

Udazkena euskaraz: askotariko jarduerak Portugaletetik irten gabe

Captura de pantalla 2021-10-13 a las 14.01.29
Mintzoka

Egitasmo anitza bezain oparoa izango dugu Portugaleten udazken honetan. Eta dena euskaraz!

 

Udazkena euskaraz: askotariko jarduerak Portugaletetik irten gabe

Portugaleteko Udalak datorren udazken honi begira askotariko jarduerak prestatu ditu euskaraz, hala tradiziozkoak nola berri-berriak, portugaletetar guztiei euren gustuko aisialdiko eskaintza egin nahian.

Jarduera berrietatik hasita, lehenengoa Tik Tok txapelketa gazteentzat izango da. Tik Tok sare sozialak berealdiko arrakasta lortuta duenez neska-mutilen artean, interesgarria da oso euskara ere sartzea gazte unibertso horretan. Horiek horrela, Portugaleteko neska-mutilek euren Tik Tok bideoak bidali ahal izango dituzte lehiaketa batera eta sari potoloak lortu.

Eremu digitaletik urrundu gabe, Mintzoka jardunaldia ere antolatuko dugu. Funtsean
Mintzokan hainbat adituk berbaldi laburrak eskainiko dizkigute, euren ikuspuntuak agertzeko eta beste errealitate batzuk jakitera emateko, gai nagusiak ingurune eta komunikabide digitalak direlarik. Horrela, arte eta komunikazio alorreko aditu zenbaitek azalduko digute Internetek eta komunikabide berriek zein neurritan aldatu diguten lan egiteko eta bizi izateko modua. Aforoen murrizketak direla kausa, berbaldiok aurrez aurre gozatzeko parada izango dute apur batzuek; streaming bidez, ordea, nahi duen orok ikusi eta entzun ahal izango ditu.

Urte pare bateko geldialdiaren ostean, aurten berriro izango dugu Mikroipuin Festa. Jarduera horrek erroak egin zituen aurreko urteetan, tradiziozko bilakatuta, eta portugaletetar askoren parte hartzea lortu zuen. Izan ere, horixe bultzatu nahi du festa honek: mundu guztiak parte hartzeko aukera izan dezala, ipuin labur-labur bat, gehienez 100 berbakoa, idatziz. 

Eta, tradizioari jarraikiz, Berbalagun egitasmoak iraungo du, beti legez, hitzaldiak, topaketak, ikastaroak, irteerak, bisitaldiak eta bestelako ekitaldi anitz eskaintzen.

Hori guztia ahaztu gabe datorren urtean, 2022an, Euskaraldia etorriko zaigula eta aurten  prestaketan hasi beharko dugula.

Aspertu ezinean ibiliko gara, beraz, udazken honetan. Anima zaitez eta parte hartu, non aukeratu baduzu eta.